Araztegi ekologikoa eraikitzeko ikastaroa

2016/09/28
Landa ingurunean dauden baserri zein familia bakarreko etxebizitzetan araztegi ekologikoa eraikitzen ikasteko 8 orduko ikastaroa antolatu du Fraisoro Eskolak Hazi Fundazioarekin elkarlanean.

Fraisoro Eskolak, Hazi Fundazioarekin elkarlanean, ondoko ikastaro hau antolatu du: "NEKAZARITZA EREMUKO FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA BATEAN ARAZTEGI EKOLOGIKOA ERAIKITZEA".

Ikastaro honetan baserri bateko edo familia bakarreko etxebizitza bateko ur zikinen putzu beltzaren ordez (abeltzaintza ustiategi batek sortzen dituen ur zikinen eta hondakinen arazketan sartu gabe) araztegi ekologiko bat eraikitzea planteatzen da.

Baserri askok putzu beltz zaharkituak dItuzte, hortaz, bertatik isurtzen den ura ez da garbia eta ingurua kutsatzen du.

Ikastaro honen bitartez, irtenbide ekologiko bat proposatuko nahi da.

Ondoko esteka honetan ikastaroaren egitaraua, egutegia eta ordutegia kontsulta daitezke.
 
Informazioa eta izen-ematea: helbidean edo 943692166 tlf. zkian.