Askabeittiko iturria berriztatzeko lanak

2016/09/14
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak Askabeittiko iturria berriztatzen dihardu, Debemen elkartearekin elkarlanean.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentua,  Debemenekin  (Debabarreneko landa garapen elkartea ) elkarlanean, Askabeittiko iturriaren zahar berritze lanak burutzen dabil.

Askabeittiko iturria Soraluzeko Kirol Bazkunak 1952an eraiki zuen. Urte ugari igaro dira eta egoera txarrean aurkitzen denez, erabaki da berau berreskuratzea.

Inguruak sasi eta belarrez garbitu ondoren iturriaren aurrealdeko ormak zahar berrituko dira, baita alboetan dauden eserlekuak ere. Iturburua jasotzen duen kutxatila berria egingo da,  zulatuta dagoelako eta ura galtzen duelako.

Lanak Bukatu ondoren Soraluzeko Mendi Taldearekin batera txango bat antolatuko da berriz ere iturria inauguratzeko.