Askatasuna eta mugak haurren heziketan

2017/05/03
Haurren heziketan askatasunak eta mugek behar duten tokiaz jardungo du Ana Ablanedok "Eskola Herritarra" egitasmoaren barruan antolatutako 2. saioan.

Hilabete pasa da lehenengo formazio-saioa burutu zenetik. Aurrekoan gatazken gaiari modu orokorrean heldu zitzaion, bigarren saio honetan, aldiz, heldu-haur harremanetan gatazkak sortzen direnean hartzen diren neurrien ondorioen gainean hausnartuko da.

Ane Ablanedo Larrion, psikoterapia eta neurosiaren prebentzioan aditua, irakaslea eta UEUko kidea izango da formatzailea. Saio teoriko-praktikoa eskainiko du, bakoitzaren esperientzietatik abiatu eta praktika egokietarako klabeak ateraz.

Plaza kopurua mugatua da, beraz, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman.

EGUNA: maiatzak 9, asteartea.

ORDUA: 18:30 h.

TOKIA: Herri Antzokia.

Hezkuntza Proiektuak koordinatzen duen egitasmoa da Eskola Herritarra, ekarpen edo zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan: soraluzehezkuntza@gmail.com