Autobus geralekuan jarri dute argibide-panela

2016/03/29
Hainbat herritarrek hala eskatuta, Errabal kaleko geralekura aldatu dute autobusen ordutegiaren berri ematen duen argibide-panel elektronikoa.

Herritarren eskaerari erantzunez, Errabal kaleko autobus-geralekuan dago duela egun batzuez geroztik Zubi Nagusian zegoen argibide-panel elekronikoa, zegoen tokian kontsultarako deseroso gelditzen zela-eta.