Auzolandegietako kartel-lehiaketa

2017/01/27
Aurtengo auzolandegiak programaren berri emango duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailak.

Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar duzu.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea: 2017ko urtarrilaren 16tik otsailaren 20ra bitartean (bi egunak barne).

Zer bidali:

  • Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta  70 X 50 zm-ko neurrian (bertikalean zein horizontalean) aurkeztu beharko da.
  • Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. Leloa ez da kartelean itsatsi behar, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu  dezakezu leloa.
  • Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar. Irabazle suertatzen den kartelaren maketazioa antolakuntzak egingo du, lelo eta logoekin.
  • Izena emateko fitxa (doc, 431 kb) bidali behar duzu zure datuekin beteta.

Saria:

2017ko Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako herrialde batera.

Noiz erabili saria:

Bidaia txartela 2017ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.

Baldintzak:

  • Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea. 
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
  • Lehiaketan sarituriko kartela, 2017ko Auzolandegiak programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan; interneterako euskarrietan zein paperean.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek,  testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.

Lanak nora bidali:

Kartelen irudiak eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com

Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.

Ideia bat izan dezazun, joan den urtean jasotako lanak eta kartel irabazlea ikus ditzakezu: