Bi peoiren aldi baterako kontratazioa

2016/11/24
Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu bost hilabetez bide publikoen berreskuratze-lanak aurrera eramateko, enplegua sustatzeko programaren barruan.

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, Euskal Enplegu Zerbitzuaren (LANBIDE) diru-laguntzari esker, “Bidezidor eta bide publikoak berreskuratzea” izeneko proiektua aurrera eraman ahal izateko.

Kontratazioa bost hilabetekoa eta lanaldi partzialez izango da (%50).

Lanpostu hauek betetzeko, eta zehazten den hurrenkeran, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-aren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).

- Baldintza fisiko onak.

- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete, datorren azaroaren 28etik abenduaren 13ra arte, biak barne.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute