Bikote harremanak berrikusten

2017/06/05
Amaia Agirre soziologoa generoaren rolak bikote harremanean duen tokiaz eta eraginaz arituko da "Eskola Herritarra" egitasmoaren barruan ostegunerako antolatu den hirugarren saioan.

Saio honetan harreman osasuntsuak izateko dauzkagun oztopoetan sakontzen jarraituko da. Maiatzeko saioan heldu-haur arteko harremanak landu ziren bezala, ekainekoan bikote arteko harremanetan sakonduko da. Harreman parekideak al ditugu benetan? Nola negoziatzen dute bikoteek diruaren, etxeko lanen edo zaintzaren gainean?

Soziologian lizentziatua eta doktorea da Amaia Agirre UPV/EHUko ikertzailea, eta, bikote eredu berrien inguruko azterketa egin du. Aurrekoak bezala saio hau ere teoriko-praktikoa izango da, eta parekidetasuna posible egiten ez duten oztopo horiek gainditzeko tresnak landuko dira.

Saioa ekainaren 8an, osteguna, izango da, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian.

Plaza kopurua mugatua da, beraz, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman.