Urte berrirako inbertsioak

2016/12/27
Joan den astean onartu ziren 2017ko aurrentuetan jasotzen denaren arabera, Udalak 471.751 euro erabiliko ditu datorren urtean inbertsioak egiteko.

Aurreko asteko Osoko Bilkuran onartu zen 2017ko aurrekontu proiektuak 471.751 euro aurreikusten ditu inbertsioetarako.

Ondorengo hauek dira Soraluzeko Udalak datorren urtean aurrera eramango dituen inbertsiorik nagusienak:

  • 90.000€ Gabolats kalea, 30-36 zenbakien artean eta Alejandro Calonge auzunean irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio-lanak.

  • 60.000€ Herri-mantentze lanak (Haur jolasak, bankuak, zakar ontziak, zuhaitz inausketak, ezponda-garbiketak, etb.)

  • 58.000€ Landa garapena (Agarre baserrirako bidea asfaltatzea, Karakate-Hirukurutzeta mendi-lerroa balioan jartzea eta bertako lur sailak erostea)

  • 54.000€ Hezkuntza proiektuaren baitan adosten diren ekintzen inplementazioa.

  • 45.000€ Ludotekaren anpliazioa eta Gazteleku berria.

  • 41.000€ Kiroldegiko igerilekuaren konponketa, gimnasioko materialaren erosketa, emergentzia-plana, etb.)

  • 26.000€ Ongizate arloko Zerbitzu Sozialen maparen garapena, Udal baliabideen gidaren presketaketa, etb.)

  • 20.000€ Udal brigadarentzako ibilgailu berria.

  • 15.000€ Etxebizitza-plana.

  • 14.000€ Futbol zelaiko aldagelen estalpea zahar-berritzea.

  • 12.500€ PHIko galdara berria, haurtzaindegiaren margoketa, etab.

  • 12.000€ Sologoen Elektra Etxearen kudeaketa-lanak.