Desfibriladore berria erosi du Udalak

2017/03/06
Udaltzaingoak erabiliko duen desfibriladore honekin dagoeneko lau dira geldialdi kardiorrespiratorioei aurre egiteko Soraluzeko Udalak azken aldian eskuratu dituen mota honetako aparatuak.

Soraluzeko Udalak desfibriladore eramangarria erosi du Udaltzaingoak erabil dezan.

Erositako aparatu honekin lau dira guztira gaur egun herrian dauden desfibriladoreak: Futbol Zelaian, Zaharren Egoitzan, Kiroldegian eta Udaltzaingoan.

Aurrekoak ez bezala, azkena erosi den desfibriladorea eramangarria da, erraz garraiatu daiteke eta Udaltzaingoak erabiliko du herritarren bati gerta lekiokeen edozein bihotz-biriken geldialdiri modu bizkor batean aurre egin ahal izateko.

Erosi berri den desfibriladoreak 1.706 euro balio ditu.

Udaltzainek ikastaroa jasoko dute orain, desfibriladorea nola erabili ikasteko.