Errekaldean aparkatzeko debekua

2016/02/26
Datorren asteartean, martxoak 1, ezin izango da aparkatu Errekalde kaleko 32-36 zk.-en arteko aparkalekuetan, ezponda garbitzeko lanak egin ditzaten.

Burutu beharreko ezpondaren garbiketa lanak direla eta, martxoak 1ean, asteartea, goizeko 8:00etatik aurrera, debekatuta egongo da Errekalde, 32-36 zenbakien arteko aparkalekuetan zein Serafin Atxotegiko 1 zenbakiaren parean dagoen aldapan kokaturiko aparkalekuetan  aparkatzea. Lan hauek bizilagunen eskariz burutuko dira eta horretarako enpresa bat kontratatuko da. Lan hauen kostua 6.000€tako izango delarik.