Errenta aitorpena euskaraz

2016/04/18
Aurten 500 baietz! lelopean kanpaina abiatu du Udalak, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko.

Aurten 500 baietz!

Badakizu errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera duzula?

Eta euskaldunok euskaraz egiten ez badudu, zeinek egingo du ba?

Euskaraz egitea, zure aukera da!

Gaur egun errenta egiteko 3 modu daude, eta guztietan erabili daiteke euskara:

1.-Autolikidazio proposamena.

Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

2.- Mekanizatua.

- Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.

- Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak,  nahiz telefono edo Internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu.

- Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.

3.- Internet bidezkoa

- Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.

- Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

- Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, adibidez), euskaraz egiteko eska dezazu.

 

Kontuan hartzekoak

Noiz

Autolikidazio proposamenak onartzea:

2016ko apirilaren 11tik ekainaren 25era.

Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea:

2016ko apirilaren 15etik ekainaren 6ra.

Aitorpenak aukerkezteko epea:

206ko apirilaren 18tik ekainaren 25era.

 

Hitzordua eskatzeko eta argibideetarako

- Telefono bidezko laguntza: 902 100 040

- www.gipuzkoa.net/ogasuna