Estaziñoko parkearen zaharberritzea

2017/05/02
Guraso, hezitzaile eta herritar orori zuzendutako lan-saioa burutuko da gaur arratsaldeko 7etan, antzokian, Estaziñoko parkea zaharberritzeko helburuarekin abiatu den parte-hartze prozesuaren baitan.

Estaziñoko parkea zaharberritzeko helburuarekin, haurren eta gurasoen parte-hartzean oinarritutako prozesua abiatu zuten duela aste batzuk Soraluzeko Udalak eta Kukumixo Aisialdi Taldeak, Herriko Hezkuntza Proiektuaren barruan, "Jolasan estaziñua" izenburupean.

Aipatu prozesuaren helburua, esandako moduan, estaziñoko parkea berritzea da, baina baita jolas-parke ereduaren inguruko eztabaida ematea ere, haurren heziketan duen eragina aztertuz.

Prozesu horren baitan, guraso, hezitzaile eta interesa izan dezakeen edozeini zuzendutako informazio-eztabaida saioa burutuko da gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Saioak hiru zati izango ditu, eta du t´erdiko iraupena:

- Prozesuaren azalpena.

- Txusma Azkona, Lizarrako Arieta haur-eskolako zuzendariaren azalpena.

- Eztabaida eta iritzi trukaketa.

Saioan zehar zaintza-zerbitzua izango da, ondorengo helbidean eman behar delarik izena: