Etxebizitzak birgaitzeko renove-plana

2017/01/04
Hiri-lurretan dauden etxebizitza eraikinak birgaitzeko laguntza-programaren 2017ko deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzak.

Deialdia

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak argitaratu berria duen aginduaren bidez, hirigunean dauden etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove programaren 2017ko deialdia egin eta arautzen da.

Zertarako dira laguntzak?

Laguntza-programa honetara aurkez daitezkeen proiektuak eraikinen irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak eta energia-efizientzia hobetzera bideratutakoak izango dira eta AGINDUAn adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Aipatutako familia anitzeko eraikinek, gainera, 1980. urtea baino lehen eraikitakoak izan beharko dute.

Zein obra laguntzen dira?

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak ondorengoak izango dira:

  • Eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza bakoitzera sartzeko aukera bermatuz.
  • Eraikinaren energia-efizientzia hobetzeko burutu beharreko erreformak, bai CO2 isuriei dagokienez bai berriztagarria ez den lehen mailako energien kontsumoari dagokionez.
  • Segurtasun-baldintzak hobetzea: suteen aurka, suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta itzaltzeko ekipamendu eta instalazioak.

Nork eska ditzake laguntzak?

Laguntza hauen onuradun diru-laguntzen xede diren jarduerak burutzen dituzten jabeen erkidegoak, udalak… dira.

Zenbat diru banatuko da?

Laguntza horiek emateko 5.500.000 euro bideratuko dira guztira, eta honela banakatuko dira: 2017. urtea: 100.000 euro; 2018. urtea: 1.800.000 euro; 2019. urtea: 2.250.000 euro; 2020. urtea: 1.350.000 euro.

Nola egin behar da eskaera?

Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin ahal izango dituzte prozedura honetako eskabidea, kontsultak eta izapide guztiak.

Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak izapidetzeko zehaztasunak, eta gainerako ereduak eskura daude honako egoitza elektronikoan:

https://www.euskadi.eus/renove-plana/2017/y22-izapide/eu

Noiz arte dago eskaerak egiteko aukera?

Eskaerak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.