Ezozibideko horma egonkortzeko lanak

2017/01/11
Bihar hasiko dira trenbide zaharreko pasealekuari eusten dion horma egonkortzeko lanak, bertan gertatzen diren lur eta harri jausiei konponbidea emateko.

Udaleko Obren eta Herriko Mantentze-lanen Batzordeak horrela erabakita, bertako horma egonkortzeko lanak burutuko dira aste honetan Ezozibideko 16. zenbakiaren parean.

Trenbidea izandakoan gaur egun dagoen pasealekuari eusten dion horman hainbat lur-jausi gertatu da azken aldian eta horiek konpontzea da aipatutako lanen helburua, lurra eta harriak erortzea saihestuz.

Egingo diren konponketa-lanek 16 mm.-ko metalezko sare elastikoa jartzea aurreikusten dute, hormara buloi bidez lotuta.

Horma egonkortzeo lanak Tesinsa enpresak burutuko ditu eta 12.286 euroko kostua izango dute.