Futbol 7 txapelketako finala

2016/07/14
Larunbat honetan arratsaldeko 6:30ean jokatuko da Ezoziko futbol-zelaian Udaleko Kirol Batzordeak antolatzen duen Futbol 7 Txapelketako final handia.

Aurtengo Futbol 7 Txapelketako finala jokatuko da larunbat honetan, arratsaldeko 6:30ean, Ezoziko futbol zelaian.

Txapelketa maiatzaren 24an hasi zen eta bertan 16 talde aritu dira elkarren lehian 3 hilabetez.

Larunbateko finala "Kosto de Marfil" eta "Artífices" taldeek jokatuko dute.