Futbol 7 txapelketaren finala

2017/07/14
"Spool Team" eta "Calce Team" taldeek jokatuko dute larunbat honetan, arratsaldeko 6etan, Eoziko futbol zelaian, Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak antolatzen duen Futbol 7 txapelketaren aurtengo finala.

Soraluzeko Udaleko Kiroletako Batzordeak antolatzen duen Futbol 7 txapelketaren finala larunbat honetan jokatuko da, arratsaldeko 6etan, Ezoziko Futbol Zelaian.

Maiatzaren 10ean eman zitzaion hasiera aurtengoarekin 6. ediziora iritsi den txapelketari eta Soraluzeko nahiz inguruko herrietako 10 taldek hartu dute bertan parte.

Uztailaren 8an jokatu ziren finalerdiak irabazi ondoren, "Spool Team" eta "Calce Team" izan dira finalerako sailkatu diren taldeak, Elgoibarkoak biak ere.

Larunbateko finala irabazten duen taldeak 300 euroko saria jasoko du eta 250 eurokoa bigarrenak.