Gabolats kalea zirkulaziorako itxita

2017/01/20
Gabolats kalea ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da datorren astelehenetik aurrera, zorua konpontzeko burutzen ari diren lanek eraginda.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Gabolats kalea itxi egingo da 3. zenbakiaren parean ibilgailuen zirkulaziorako datorren astelehenean, urtarrilak 23, goizeko 8etatik aurrera.

Kale horretako zorua konpontzeko egiten ari diren lanek eragindakoa da aipatutako mozketa, eta lanak iraun bitartean itxiko da kalea.

Hori dela eta, Gabolats kaleko garajeetarako sarrerak ohiko tokitik egingo dira, Ezozibetik; irteerak, berriz, Gabolatseko zubitik egin beharko dira.