"Gertuagotik" elkarrizketa-saioa

2017/01/26
Programaren helburua pertsona nagusiei intereseko gaiei buruzko informazioa ematea da, modu atseginean eta gaian adituak diren profesionalen eskutik.

Alain Maortua zooterapeutari egindako bideo-elkarrizketak eman dio hasiera urtarrilean “Gertuagotik” elkarrizketa-programari. Alain Maortua animaliez baliatzen da pertsonekin terapia egiteko eta, aipatutako elkarrizketan adierazten duenez, terapia saio hauek oso emaitza onak ari dira ematen.

Gertuagotik” programa Gaizka Azkaratek eta Juan Fernandezek bultzatutako programa da, Soraluzeko Udaleko Osasunaren, Gizarte Ongizatearen eta Immigrazioaren Batzordearen laguntzarekin.

Batzordearen arduradun den Patricia Borinagaren esanetan programaren helburu nagusia pertsona nagusiei gai desberdinei buruzko informazioa helaraztea da, modu atseginean eta, beti ere, profesionalen eskutik.

Programak irauten duen bitartean, gai desberdinak jorratuko dira, pertsona nagusien bakardadea, etxeetako irisgarritasun arazoak, bolondres lanak nagusiekin, belaunaldi desberdinen arteko harremanak, hirugarren adineko filosofia, pertsona nagusiak eta kirola, besteak beste.

Elkarrizketak hurrengo loturetan sakatuz ikus daitezke:

1. saioa. Alain Maortua: "Animalien terapia".

2. saioa. Nora Hadi: "Minbizia".

3. saioa. "Bolondresen lana".