Haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuak

2017/06/30
Soraluzeko Udalak lehiaketara atera ditu hurrengo bi urteetan haurrentzako zerbitzua (ludoteka) eta nerabeentzako zerbitzua (gaztelekua) kudeatzeko kontratuak.

Tokiko Gobernu-Batzarrak, 2017ko ekainaren 19an hartutako erabakiaren bidez, Soraluzen haurrentzako zerbitzua (ludoteka) eta nerabeentzako zerbitzua (gaztelekua) kudeatzeko kontratuaren baldintza plegu administratiboak eta plegu teknikoak onartu zituen.

Era berean, aipatutako kontratuaren lizitazioari, prozedura ireki bidez eta ohiko izapidez, hasiera ematea erabaki zuen.

Kontratuaren xedea:

Kontratu honen xedea herriko haurrentzako zerbitzua (ludoteka) eta nerabeentzako zerbitzua (gaztelekua) kudeatzea da, langileak kontratatzeaz, hauen jarduna koordinatzeaz, programazioa prestatu eta burutzeaz arduratuz.

Iraupena:

Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta bi urte gehiagoz luzatu ahal izango da gehienez.

Aurrekontua:

Kontratuaren zenbatekoa 98.722,26 eurokoa da.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia:

Eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 18an amaitzen da.

Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik  14:00etara.

Santa Ana kalea, 1.

20590 Soraluze.

Telefonoa: 943 753 043. Faxa: 943 753 112

Oinarriak eskuratzeko modua:

Oinarriak hemen kontsultatu daitezke.

- Plegu administratiboak.

- Plegu teknikoak.