Hitzarmena elkarte gastronomikoekin

2016/11/30
Soraluzeko Udalak eta herriko zazpi elkarte gastronomikok "Gure elkartean be euskaraz bai" hitzarmena sinatu dute, elkarteetan euskararen erabilera handitzeko helburuarekin.

Duela zenbait urte hasitako elkarlan bideari jarraipena emanez, "Gure elkartean be euskaraz bai" lankideetza hitzarmena berritu dute Udalak eta herriko 7 elkarte gastronomikok.

Hitzarmenaren helburua elkarteen eguneroko jardunean (Akta, bilera, inprimaki, errotulu...) euskararen presentzia handitzea da, elkarteak berak modu boluntarioan hartzen dituen konpromisoak aurrera eramanez.

Udalak proiektua garatu ahal izateko laguntza teknikoa eskaintzen die elkarteei, egitasmoaren koordinazioa, hizkuntza aholkularitza, itzulpenak eta euskarazko material informatikoa, hain zuzen ere.

Ondorengo zazpiak dira egitasmoarekin bat egin duten elkarteak: Allegro, Arrano, Mahastia, Ibai Eder, Lagun Maiteak, San Inazio eta San Andrespe.

Elkarte hauetako ordezkariak udaletxera hurbildu ziren atzo, hitzarmena sinatzeko egin zen ekitaldira.