#IkusmenMurriztuaDut

2016/05/26
Gizartea ikusmen murriztua duten pertsonen arazoez sentiberatzeko Begisare Elkarteak antolatu duen kanpainarekin bat egin du Soraluzeko Udalak.

 

“IKUSMEN MURRITZA DUT”


Osasuna, Gizarte Ongizatea eta Immigrazioko Batzordeburua den Patricia Borinagak, herritarrei jakinarazi nahi die, Soraluzeko Udalak bat egin duela “BEGISARE” Elkarteak martxan ipini duen  “IKUSMEN MURRITZA DUT”   kanpainarekin.


Kanpaina honen helburua, egunerokotasunean ikusmen murritza duten pertsonek  pairatzen dituzten arazoak,  herritarrek ezagutu eta ulertaraztea izango da. Eta bestalde,  gizatalde  hau, bereizgarria egiten duen ikurraren berri ematea ere.


Bereizgarri honen ezagutza zabaltzeak eta hedatzeak, ikusmen urritasuna duten pertsonei onura bat suposatuko lioke, beraien autonomia pertsonalean eragin zuzena izango luketelako, bideak erraztuz.


Ikusmen murritza, pertsonek bere ikusmenean gutxitasun garrantzitsu bat pairatzen duten egoera izango litzateke. Zoritxarrez, murriztasun hau ezingo da zuzendu ez betaurreko  edo lentilla bitartez ez eta tratamendu farmakologiko edo ebakuntza bitartez ere ez. Ondorioz, egunerokotasunean ezgaitasun bat izango du egoera honetan aurkitzen den pertsonak.


Bereizgarri hau, zabaldu eta gizarteratzeko, Soraluzeko Udalak kartelak, pegatinak eta esku orriak banatu eta ipiniko ditu udal eraikin eta kaleko panel publikoetan eta kanpainaren berri emango du ohikoak diren hedabideen bitartez.


Bestalde, Munduko Ikusmenaren egunaren bueltan, urriaren bigarrengo ostegunean egingo  dena, “BEGISARE” Elkartearekin elkarlanean, ikusmen murritza duten pertsonekiko sentsibilizazioa areagotzeko, solasaldi bat antolatuko da.


Informazioa gehiago: http://tengobajavision.begisare.org/eu/