Kiroldegiko taberna-zerbitzua

2016/05/30
Kiroldegi gainean zabaltzeko asmoa dagoen taberna kudeatu eta ustiatzeko kontratuaren baldintzak berriro onartu ditu Udalak, hasierako baldintzei hainbat aldaketa eginda.

Tokiko Gobernu-Batzarrak, 2016ko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren bidez, Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren tabernaren ustiapena eta zerbitzuen kudeaketa kontratuaren baldintza plegu administratiboak eta plegu teknikoak onartu ditu.

Era berean, aipatutako kontratuaren lizitazioari prozedura ireki bidez eta ohiko izapidez hasiera ematea erabaki da.

Hona hemen dokumentazioa:

- Lizitazio-iragarkia.

- Baldintza administratiboen plegua.

- Baldintza teknikoen plegua.