Foru Aldundiaren Kultura Bonua

2016/12/07
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero banatzen duen Kultura Bonua-ren berri emanez herriz-herri dabilen "El Kolmado" kamioia gaur arratsaldean iritsiko da Soraluzeko Zubi Nagusira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, kulturaren kontsumoa sustatzeko, sektore kulturala indartzeko eta kultur produktuek gipuzkoarren erosketa-saskian pisu handiagoa izan dezaten laguntzeko, eraldaketa sozialari eta kulturaren demokratizazioari lagunduko diolakoan, 2016ko Kultura Bonua jarri du martxan.

Egun jasaten duen zergapetzeak behar lukeena baino eskuraezinago bilakatu du kultura, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak joera hori frenatu eta kontsumoa sustatu nahi du. Hori da Kultura Bonuen benetako helburua: gainbilketa herritarrei itzultzea, sektoreari laguntzea eta kohesio soziala bultzatzea, bonuak lurralde osoan banatuz.

Premisa horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi nahi du abenduaren 3tik aurrera eskuratu daitezkeela kultura bonuak, ohiko saltokietan, eta horretarako komunikazio ekintza hau garatuko du:

El Kolmado irekiko da Donostian. El Kolmado denda bat da, eta bertan premia biziko ondasuntzat hartzen da kultura. Hala delako. El Kolmadon produktu guztiek dute “barruan” kultura: abestien letrak, literatur kapituluak, partiturak edo zine gidoiak.

Eta bere helburua izango da Kultura Bonuen atzean dagoen filosofia transmititzea, informazio gune gisa, ez saltoki gisa.

Baina lurralde osora iritsi ahal izateko, El Kolmado ibiltaria ere sortu da: kamioi bat izango da, herriz herri premia biziko gaiak saltzen ibiltzen ziren horietakoa bezalakoa.

Soraluzen, abenduaren 7an, asteazkena, izango da kamioia, arratsaldeko 4etatik 8etara, Zubi Nagusian.

Kolmado ibiltari hori Gipuzkoa osoan zehar ibiliko da, bere kultur eskaintza "berezia" herri guztietara eramanez. Horrela, Kultura Bonuaren eta bere helburuaren berri emango die gipuzkoar guztiei.