Musika Eskolaren kontzertua

2017/06/21
Urteroko ohiturari jarraituz, ikasturteari amaiera ematen dion kontzertua eskainiko dute gaur arratsaldeko sei t'erdietan frontoian Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek.

Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur, modu horretara ikasturteari amaiera emanez.

Kontzertuak iraungo duen ordu t'erdi inguruan 100 ikasle inguru arituko dira oholtza gainean, urtean zehar ikasi dituztenak bertaratzen diren senitarteko eta gainontzeko ikusleei eskaintzeko helburuarekin.

Kontzertua arratsaldeko 6:30ean hasiko da, frontoian, ondorengo egitaraurekin:

  • Musika Tailerreko ikasleak

NOCHE EGIPCIA (A.S. Arensky)

ÁLAMI (Josu Elberdin)

  • Perkusio taldea

TXALAPARTA

  • Talde instrumentalak

IÑUNDIK IÑOARE (Huntza)

ROCK TOGETHER ROCK (Domentx)

  • Tximino´s

THE LAZY SONG (Bruno Mars)

SHAPE OF YOU (Ed Sheeran)

O WENT THE SAINTS (Amerikar gospela)

GIRL JUST WANT TO HAVE FUN (Cyndi Lauper)

IMAGINE (John Lennon)

  • Soka taldea

QUIET EVENING (Sheila Nelson)

CANON Re M (Pachelbel)

  • Txistulari taldea

ELIZONDO KALEJIRA (Aita Olazaran Lizarrakoa)
GEURIA ZORTZIKOA (A. Ibarrondo)

Abesbatza

AMAREN BESOETAN (Sorotan bele)

AIREA (Enkore)

HAKUNA MATATA (Elton John/Tim Rice)

AMETSEN BIDEA (J.E. Bacal)

  • Banda

FORREST GUMP (A. Silvestri)

IXIL IXILIK DAGO (Herrikoia)

 

Argazkia: Plaentxia.eus.