Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa

2017/04/03
Bergarako IAT/ITV zentroko teknikariek ostegun honetan, goizeko 9etan, egingo dute udalerriko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa, Ezoziko futbol zelaian.

Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek apirilaren 6tik 11ra burutuko dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak.

Soraluzen apirilaren 6an, osteguna, izango dira teknikariak, goizeko 9etan, Ezoziko Futbol Zelaian.

Eskualdeko gainontzeko herrietako bisita-egunak ondorengoak dira:

 

EGUNA

ORDUA

HERRIA

TOKIA

Apirilak 06

09:00

Soraluze

Ezozia

Apirilak 06

11:00

Eibar

Greyhound

Apirilak 06

13:00

Mendaro

Li-Li parean

Apirilak 10

09:00

Elgoibar

Mintxetako aparkalekua

Apirilak 10

12:00

Elgeta

Pagatza industrialdea

Apirilak 11

09:00

Mutriku

Citroen-en ondoan