Organikoa birziklatzeko auzo-konpost gune berriak martxan.

Organikoa birziklatzeko auzo-konpost gune berriak martxan.

2016/01/28
Ezozibidean eta Gipuzkoako etorbidean jarri diren auzo-konpost gune berriekin 3 dira gaur egun hondakin organikoa birziklatzeko herrian dauden era honetako instalazioak.

Etxeetako hondakin organikoa konpostatzeko gune berriak jarri dira martxan Ezozibidean eta Gipuzkoako etorbidean.

Soraluzen oraintxe 3 gune daude era honetako hondakinen konpostajea aurrera eramateko, zabaldu berri diren biak eta 2014an Etxaburuetan abian jarritakoa.

Auzo-konpost gune hauek erabiltzeko interesa daukanak edo zerbitzuaren gaineko informazio gehiago nahi duenak udaletxera jo dezake, 943753043 telefonora deituz edota idatziz.

Udalak konposta egiteko beharrezko tresneria eta formazio teoriko-praktikoa ematen die zerbitzua erabili nahi duten herritarrei.

Konpostatzea erraza, naturala eta ingurunearekiko errespetuzkoa da. Dagoeneko Gipuzkoako milaka biztanlek etxeko nahiz auzoko konpost guneen bitartez birziklatzen dituzten beraien hondakin organikoak.

Anima zaitez eta parte hartu.