Osoko bilkurako erabakiak

2017/07/06
Batzarkide guztien adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gaizerrendako puntu guztiak atzo arratsaldean egin zuen ohiko osoko bilkuran.

1.- 2017ko maiatzaren 10eko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

Aho batez onartu da.

2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

3.- 2016ko aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea.

Aho batez onartu da.

4.- Informazio lagapenerako GFAko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren D-7 Eranskina.

Aho batez onartu da.

5.- Udal eraikinen eta instalazioen garbiketa zerbitzuaren esleipena.

Aho batez onartu da.