Ostegunetako pelikulak

2016/04/21
Hany Abu-Assad zuzendariaren "Omar" filma palestinarrak itxiko du gaur iluntzean Kultura Sailak azken hilabeteetan zehar antolatu duen sei pelikuletako zikloa.

Sinopsia:

Omar gazte palestinarra da eta balak saihestera ohitu da Nadiari, bere maitasun sekretuari, bisita egin eta hor gurutzatzen duen  bakoitzean. Egunez okin lanak egiten ditu; gauez, berriz, Israelen okupazioaren kontra borrokatzeko prestatzen da bere haurtzaroko lagunekin, Nadiaren anaia Tarekin eta Amjadekin. Ordea, bere bizitza betirako aldatuko da egun batean. Jada ezer ez da berdina izano ez bera ez eta Nadiarentzat. Indarkeria, traizio eta gorrotoak ekarritako zurrunbilo batek harrapatuko du.

Fitxa teknikoa

Omar (2012)

Zuzendaritza: Hany Abu-Assad

Gidoia: Hany Au-Assad

Argazkia: Ehab Assal

Aktoreak: Adam Bakri, Leem Lubany, Waleed F. Zuaiter, Samer Bisharat, Eyad Hourani

Iraupena: 98 min

Herrialdea: Palestina

Hizkuntza: Arabiera eta hebreera euskarazko azpitituluekin

 

Pelikulari buruzko informazio gehigarria.