Ostegunetako pelikulak

2016/10/11
"Kiki, el amor se hace" filmak estreinatuko du ostegun honetan Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoaren bigarren zikloa.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion 2. zikloa ostegun honetan hasiko da, Paco León zuzendariaren "Kiki, el amor se hace" filmarekin.

Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.

Guztira 4 filmek osatuko dute aurtengo bigarren zikloa:

  • "Kiki, el amor se hace". Paco León, (Espainia 2016).
  • "Julieta". Pedro Almodovar, (Espainia 2016).
  • "El olivo". Iciar Bollaín, (Espainia 2016).
  • "Mustang". Deniz Gamze, (Turkia 2015).