Pertsona Nagusien Astea

2017/03/20
Alkarri elkarteak Pertsona Nagusien Astea antolatu du lehenengo aldiz, gaur hasi eta ostiralera bitartean, Udaleko Osasunaren, Gizarte Ongizatearen eta Inmigrazioaren Batzordearen laguntzarekin.

Aurten, lehenengo aldiz, martxoaren 20tik 24ra bitartean, “Pertsona nagusien astea” ospatuko da herrian.

Alkarri Elkarteak eta Soraluzeko Udalak elkarlanean antolatu duten aste honetan pertsona nagusiei eragiten dieten eta beraien interesekoak diren gaiak aztertu eta landuko dira.

Sei dira, asteleheneko aurkezpen ekitaldiarekin, astean zehar antolatuko diren ekintzak: hiru hitzaldi, musika saio bat eta proiekzio bat.

Martxoak 20, astelehena.

Aurkezpen-ekitaldia: "Pertsona Nagusien I. Astea".

Arratsaldeko 7etan, udaletxeko saio aretoan.

Martxoak 21, asteartea.

Hitzaldia: "Zaintzailea zaintzen" (Raquel Muñoz).

Arratsaldeko 6:30ean, udaletxeko saio aretoan.

Martxoak 22, asteazkena.

Musika saioa: "Akustik Histories".

Goizeko 11etan, eguneko zentroan.

Martxoak 22, asteazkena.

Hitzaldia: "Aldez aurreko borondateak eta zaintza aringarriak" (Maria Susaeta).

Arratsaldeko 5etan, Jubilatuen Ekartean.

Martxoak 23, osteguna.

Hitzaldia: "Lehen sorospenen oinarrizko kasuak" (Andrea Conde).

Goizeko 11etan, Jubilatuen Elkartean.

Martxoak 24, ostirala.

Laburmetraia: "La llamada misteriosa".

Arratsaldeko 6:30ean, Alkarri elkartearen egoitzan (Santa Ana, 22).

Ekintza guzti hauetan edonork parte har dezake, adina gora-behera.

Osasunaren, Gizarte Ongizatearen eta Inmigrazioaren Batzordeko Lehendakari Patricia Borigana And.k herritarrak animatzen ditu ekintza hauetan parte hartzera.

Asteari, astelehenean arratsaldeko 19:00tan udaletxeko pleno aretoan egingo den aurkezpenarekin emango zaio hasiera.