Saharar herriarekiko elkartasuna

2016/02/26
Otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zenetik 40 urte betetzen direla-eta, Soraluzeko Udalak bere elkartasuna adierazi dio herri honi.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, SAHARAKO ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOA ALDARRIKATU ZENEKO 40. URTEURRENA DELA ETA

 

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 50. urteurrena dela-eta, Soraluzeko Udalak erabaki du adierazpen instituzional hau onartzea eta jendaurrera agertaraztea saharar herriaren askatasunarekin duen konpromisoa.

Horregatik esaten dugu Frente Polisarioa dela saharar herriaren ordezkari legitimoa eta bakarra, Nazio Batuek eta nazioarteko komunitateak hala aitortua.

Oroitarazi egiten dugu Mendebaldeko Sahara dela lurralde ez autonomo bat nazioarteko zuzenbidearen mende jarria eta ez dela sekula izan Marokoko Erreinukoa, eta horregatik exijitzen diogu amaiera eman diezaiola Mendebaldeko Sahara legez kanpo okupatzeari eta saharar herriak aurrera eramatea izan dezala autodeterminatzeko duen eskubidea.

Marokoko Erreinuari exijitzen diogu bere-berehala gauzatu dadila saharar preso politiko eta kontzientziakoen askapena, eta buka daitezela giza eskubideen bortxaketak kontrolatzen dituen presondegietan, presoen osotasun fisiko eta psikikoa bermatuz.

Nazio Batuen Erakundeari eskatzen diogu sustatu dezala gehiago luzatu gabe Mendebaldeko Sahararen gatazkaren konponketa justu eta iraunkorra, konponketa horretarako ezinbestekoa delarik praktikara eramatea saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea erreferendum baten bidez.

Salatu egiten dugu Marokoko Gobernuak Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak espoliatzea, eta zonan jarduten duten enpresei exijitzen diegu errespeta dezatela bai nazioarteko zuzenbidea bai saharar populazioaren eskubideak.

Beharrezkotzat jotzen dugu, ikusita Mendebaldeko Saharan pairatzen den egoera larria, MINURSOk eginkizun eta arlo gehiago bereganatzea. Horregatik eskatzen diogu Nazio Batuen Erakundeari horni dezala Misioa behar den ahalmenaz saharar populazioaren giza eskubideak zaintzeko eta babesteko lurralde okupatuetan.

Era berean, Espainiako Gobernuari eskatzen diogu:

1.Exijitu diezaiola Marokoko Erresumari zorrotz errespeta ditzala giza eskubideak Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuan eta buka ditzala saharar populazioak jasaten dituen eskubide urraketak. Halaber, eskatzen dio aktiboki lan egin dezala, Europar Batasunaren barruan, MINURSOk bere eginkizunen esparrua zabaltzeko eta bere gain hartzeko, halaber, giza eskubideak Mendebaldeko Saharan betetzen direla zaintzea eta babestea.

2.Estatus diplomatikoa eman diezaiola Fronte Polisarioren Espainiako ordezkaritzari, saharar herriaren ordezkari bakar eta legitimo gisa, hala aitortu baitu Nazio Batuen Erakundeak. Baita SEAD errekonozitu dadila ere.

3.Beharrezko ekimen politikoak sustatu ditzala, konponbide justua eta behin betikoa lortzera zuzenduak, saharar herriak bere autodeterminaziorako daukan eskubide legitimoaren alde, erreferendum libre eta erregular baten bidez, bukatzeke dagoen deskolonizazio-prozesuaren azkeneko urrats gisa.

4.Lehentasuna eman diezaiela, Segurtasuneko Kontseiluko kide den aldetik, Mendebaldeko Saharako Bake Plana betetzeari buruzko gaiei, eta sustatu ditzala MINURSOren eskumenak zonan Giza Eskubideak begiratzeari dagokionez. Eta berdin joka dezala Lagunen Taldeko partaide gisa.

 

Soraluze, 2016ko otsailaren 27a.