Soraluzeko aratosteetako egitaraua

2017/02/23
Euskal aratosteetako dantzak, mozorro lehiaketa eta haurren play-back erakustaldia dira ostiral, larunbat eta astearterako prestatutako jai-egitarauan jaso diren ekitaldietako batzuk.

Ohiturari jarraituz, ostiral, larunbat eta asteartean ospatuko dituzte soraluzetarrek aurtengoan ere aratoste jaiak.

Azken urteetakoaren tankera beretsua du aurtengo egitarauak ere; nahiz eta, badiren nabarmentzeko moduko zenbait aldaketa:

  • Musika izango da larunbateko mozorro egun eta lehiaketarako gaia; iaz sortutako ika-miken ostean, lehiaketarako oinarriak zehaztu ditu epaimahaiak.
  • Haurren play-back lehiaketa erakustaldia izatera pasako da, eta frontoian beharrean kiroldegian egingo da.

Hauxe da jaiok antolatzen jardun duen lan-taldeak aurtengorako prestatu duen egitaraua:

 

OTSAILAK 24, OSTIRALA (Euskal Aratosteak)

14:30ean, argazki-maratoia, ikastetxean.

15:15ean, Kalejira, herrigunean.

16:00etan, Dantza-ikuskizuna, kiroldegian.

16:45ean, Txokolate-jana, kiroldegian.

17:30ean, Dantzaldia, “Obaneuke” taldearekin, karpan.

18:00etan, aratoste-dantzak Urrats Dantza Taldearen eskutik, herrigunean.

(*) Euria balitz, kalejira suspenditu eta dantza-ikuskizuna 17:00etara atzeratuko litzateke.

 

OTSAILAK 25, LARUNBATA (Aratosteetako zapatua)

12:00etan, Photocallaren irekiera.

12:00etan, “Baralde” txaranga, herrigunean.

18:00etan, Dantzaldia, “Gaubela” taldearekin, karpan.

 

OTSAILAK 28, ASTEARTEA (Aratosteetako martitzena)

17:30ean, Dantza-erakustaldia, kiroldegian.

18:00etan, Dantzaldia, “Joselu Anaiak” taldearekin, karpan.

18:30ean, Soraluzeko gaiteroak eta buruhandiak, herrigunean.

20:00etan, Mozorro lehiaketako sari-banaketa, karpan.