Soraluzeko udalaren webgune berria

2015/12/11
Soraluzeko udalak webgune berria aurkeztu du. Aurrekoa baino osoagoa, irisgarriagoa eta erabilgarriagoa, herritarrek dituzte beharrei egokitua, eta udalaren informazio eta zerbitzuen berri emango duena.

Soraluzeko udalak webgune berria aurkezten dizue. Aurreko webgunea dagoeneko zaharkitua zegoen, eta goitik behera aldatu da udal webgunea. Diseinua ez ezik, baita azpiegitura teknikoa, eta edukia ere.

Webgune berriaren helburua da, herritarrei udalaren informazio ahalik eta zabalena ematea, eta udal zerbitzuen berri ematea. Horretarako, 4 atal nagusitan banatu da webgunea: Udalaren informazio korporatiboa, Herriaren inguruko informazioa, Udalaren zerbitzu eta egiturarena, eta Tramiteena.

Horrez gain, webgune berriak agenda eta albistegia ere izango ditu, eta herritarrei erreminta egokiak eman nahi zaizkio udalarekin harremana modu erraz eta azkarrean bideratzeko.