Sortzaileen Mugikortasunerako Programa

2016/10/06
Euskadiko eta Akitaniako 24 gazte sortzaileri zuzendutako mugikortasun programa honek Euroeskualdean sorkuntza ekosistema bat garatzen laguntzea du helburu moduan.

Proiektu honen bidez, parte-.hartzaileek eta bazkide diren erakundeek topaketa eremuak partekatuko dituzte, elkarrizketak egin, sareak josi, ideiak lotu, sinergiak bilatu eta ekimen berrietan kooperatu ahal izateko.

2016-2017 bitartean 3 deialdi argitaratuko dira: lehenengoa, 2016ko urrian; bigarrena, 2017ko urtarrilean; eta hirugarrena 2017ko apirilean. Indarrean dagoen deialdian hautatua ez denak hurrengo deialdietan aurkezteko aukera izango du.

 

ZERTAN DATZA?

Proiektuaren xede nagusia Euroeskualdean gazte sortzaileen arteko mugikortasun programa bat abian jartzea da. Programa honek sortzaileei 2/3 egunetako egonaldiak eta sorkuntza ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko dizkie bere jardunerako interesgarriak izan daitezkeenak baita bere 2 proiektuak hobetzeko lanabesak eskuratu, sormena eta berrikuntza freskatu eta ideiak garatzeko inspirazioa elikatu, Akitanian zein Euskadin.

 

ZEINEK JASO DEZAKE?

Programa honen onuradunak Akitanian edo Euskadin erroldatuta dauden pertsona sortzaileak (fisikoak edo juridikoak) izan daitezke, 40 urte beherakoentzat nagusiki. Onuradunek proiektuan bazkide diren erandundeetako egoitzetan 3 eguneko egonaldia egiteko nahia agertzen dute.
Jarduera edo proiektua ondorengo diziplinetako batean oinarrituko da: Ikus-arteak, Ikusentzunezkoak, Diseinua, Arte grafikoak, Teknologia berriak, Arkitektura, Artisautza, Moda eta Bitxigintza.
Eskatzaileek enpresa proiektu bate do sorkuntza-ekintzailetza egitasmo bat abian izan behar dute.
Gehienez ere, eskabide bat aurkeztu ahalko da titular eta deialdi bakoitzeko.

 

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

Oraingo proiektuaren originaltasuna eta/edo izaera berritzailea, eta trukaketa burutuko den lekuko diziplinekin hobeto egokitzen direnak (50 puntu).
Eskatzailearen curriculuma edo ibilbidea (30 puntu).
Proiektuaren egokitzapena bitartekoekin eta garatzen den testuinguruarekin (20 puntu).

 

LAGUNTZA ESKATU

Egitasmo hau Garapen - Garapen Agentzien Euskal Elkarteak jarri du martxan, 5 Garapen Agentzien bidez - Debegesa, Buruntzaldea-Beterri, Getxolan, Inguralde eta Oarsoaldea-, eta Bitamine Faktoriarekin (bertako nahiz nazioarteko diziplinarteko artisten proiektuak garatzeko mugaz gaindiko espazioa da, eta bertan berrikuntza, sormena eta esperimentazioa baloratzen dira), eta Fabrique Polarekin lankidetzan (Bordelen kokatua, bertan hainbat ekoizpen polo biltzen dira, baita artisten eta kulturaren difusiorako guneak nahiz bizitza guneak ere).