Udalak ez du zaborraren tasa igoko

2016/02/22
Egun hauetan hedabideetan besterik irakurri ahal izan den arren, Soraluzeko Udalak jakinarazten du ez duela herritarrek ordaintzen duten zaborraren tasan igoera berririk aplikatuko aurten.

Hedabideetan irakurri ahal izan dugu Debabarreneko Mankomunitateko zenbait udalerrik % 10-15eko igoera aplikatuko dutela zaborren tasan urteko bigarren seihilekoan.

Soraluzeko Udal Gobernuak, baina, herritarrei jakinarazi nahi die zaborraren tasari dagokionean ez duela igoerarik aplikatuko, mankomunitateari ordaindu beharrekoa -zaborraren tratamenduaren kudeaketagatik aplikatutako igoerak 47.000€ suposatzen du- dagoeneko aurtengo udal aurrekontuan aurreikusia baitago.