Udalbatzarraren osoko bilkura

2017/05/09
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamar puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

1.-  2017ko martxoaren 1eko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

2.-  Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

3.-  Ordenantza fiskalen aldaketa, adin txikikoei eskaintzen zaizkien zerbitzuen tasei dagokienez.

4.-  Ahultasun ekonomikoa eta bazterketa sozialerako arrisku egoeran dauden familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituzten oinarriak onartzea.

5.-  Zibismoaren Ordenantza onartzea.

6.-  HAPOaren Testu Bateratua behin betiko onartzea.

7.-  SEUR Fundazioaren eta Soraluzeko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, plastikozko tapoiak bildu eta birziklatzeko.

8.-  Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako Erakunde arteko espaziora atxikitzea.

9.-  2018. urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.

10.- Eskari eta galderak.