XXIII. Kaleko Margo Lehiaketa

2016/05/23
Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Kaleko Margo Lehiaketaren 23. edizioa ospatuko da igandean goizeko 10etatik aurrera herriko kaleetan, margotzea gustuko duten haur zein helduei zuzenduta.

 

O I N A R R I A K

KALEKO MARGO LEHIAKETAren XXIII. edizioan parte hartu ahal izateko izen-ematea Udaletxean egingo da 2016ko maiatzaren 29an, igandea, goizeko 9etatik 10etara. Une berean, margolariek erabiliko dituzten margo-oihalak seiluz joko dira.

Izen-ematea irekia izango da, nahi duten pertsona guztiek parte har dezaketelarik. Partehartzaileek, beren lanak burutzeko beharrezkoak dituzten material eta tresna guztiak ekarriko dituzte.

Aipaturiko lehiaketak hurrengo maila hauek izango ditu:

A maila:  Helduak  (17 urtetik aurrera)

B1 maila:  12 urte arteko haurrak  / B2 maila:  16 urte arteko haurrak.

Lehiaketaren gaia: Soraluze.

Lanak arratsaldeko 2:00ak eta 2:30ean bitartean entregatu ahal izango dira Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan.

Gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakia maiatzaren 29an bertan, arratsaldeko 5etan, emango dira jakitera eta,  jarraian, sari banaketa egingo da Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

Hurrengo sari hauek izango dira:

A Mailan: Lehen saria ................................      600 euro.

              Bigarren saria ............................      400 euro.

              Hirugarren saria..........................      300 euro.

                           

B Mailan: Lehen saria ................................      Oparia.

              Bigarren saria ............................       Oparia.

              Hirugarren saria .........................       Oparia.

Maila bietan saritutako lanak Udal honen esku geratuko dira, egokia deritzon erabilera emango dielarik.

Epaimahaikoen iritziz lanek ez balute kalitate maila egokirik, ez da sariturik izango.

  1. Lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa antolatuko du Udalak maiatzaren 30etik ekainaren 4ra, arratsaldeko 7etatik 8:30era. Egun horretatik aurrera, parte-hartzaileek beren lanak jaso ahal izango dituzte.

Parte hartzaileek herrigunean (udaletxe atzealdeko aparkalekuan) aparkatzeko aukera izango dute.