Errolda kontsultatu, ziurtagiriak lortu

Deskripzioa: Biztanleen Erroldako datuak kontsultatu, etxebizitzan erroldatuta dauden pertsonak ikusi eta izan diren bizilekuak edo erroldan egon diren mugimenduen historikoak ere bai. Aldi berean, zure ekipoan inprimatu ditzakezun eta balio legala izango duten errolda ziurtagiriak eskuratu ditzakezu.

Non: Soraluzeko udal bulego orokorretan.

Erroldako datuak nola kontsultatu edo/eta errolda ziurtagiriak eskuratu:

  • Internet bidez: kontsulta egiteko edo ziurtagiria eskuraketa internet bidez egiteko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eduki behar dira, eta tramiteari sarean edo online ekin.

  • Telefono bidez: kontsulta egiteko edo ziurtagiria eskuratzeko udaletxeko bulego orokorretara deitu beharko da, telefonoa 943753043. Jarraian, fax bidez (943753112) edo email bidez (udala@soraluze.eus) nortasunaren dokumentoaren kopia bidali beharko da. Datuak baieztatu eta gero, pertsona erroldatuta dagoen tokira soilik bidaliko dira ziurtagiriak.

  • Bertaratuta: interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orkorretara bertaratu beharko eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, pasaporteA, egoitza edo bizileku baimena...).

 

Erroldan baja ematea

Deskripzioa: Biztanleen Erroldan ematen diren bajak, heriotzagatik eta bizilekuz aldatzeagatik (beste udalerri batera edo beste herrialde batera bizitzera joateagatik) izaten dira.

Heriotza-bajak eta bizileku-aldaketarenak -Espainiako Estatuko beste udalerri batera bizitzera joaterakoan eta nazionalitate espainiarra duen pertsona bat beste herrialde batera bizitzera doanean izaten direnak- udalak berak egiten ditu, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian aldika bidaltzen duen informazioan oinarrituta.

Horregatik, interesatuak ez du inongo tramiterik egin behar baja izateko. Baja eskatzera etorri behar diren bakarrak, euren bizilekua beste herrialde batera aldatu behar duten atzerritarrak dira.

Eskaera egiteko lekua: Udaleko bulego orokorrak.

Bidegabeko inskripzioa dagoenean, aurkeztu beharrekoak:

  • Biztanle erroldan baja emateko eskabide orri hau behar bezala beteta.

  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 Heriotzagatiko baja:

  • Heriotza-ziurtagiriaren fotokopia.

Nazionalitate espainiarra duen pertsona bat beste herrialde batera joateagatiko baja:

  • NANaren edo eta identitatea frogatzen duen beste agiri baten fotokopia (pasaportea...).

  • Kontsulatuan inskribatua dagoela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.

Atzerritar bat beste herrialde batera joateagatiko baja:

  • Interesatua bera bada baja eskatzen duena, pasaportearen fotokopia, AIZ, bizileku-baimena edo identifikaziorako beste dokumenturen bat.

  • Baja eskatzen duena interesatua ez den beste pertsonaren bat bada, pasaportearen fotokopia, AIZ, bizileku-baimena edo identifikaziorako beste dokumenturen bat eta atzerriko erroldaratze-ziurtagiria edo beste herrialde baten inskribatua dagoela egiaztatuko luketen beste dokumentu batzuk.

En caso de extranjeros no comunitarios sin autorización de residencia permanente:

  • Se advierte que la inscripción en el Padrón deberá ser objeto de renovación periódica expresa cada dos años. El transcurso del plazo señalado será causa para acordar la caducidad de la inscripción, siempre que el interesado no hubiese procedido a tal renovación.





Deskargatu dokumentuak