Obra txikiak

Zer da eta zertarako?

Obra txikiak egiteko udal lizentzia eskaria.

Obra txikitzat hartzen dira garrantzia eraikitzaile txikiko lanak, beti ere proiektu teknikorik ez badute behar:

  • Sukaldearen berrikuntza
  • Komunen berrikuntza
  • Zoru aldaketa
  • Barneko edo kanpoko arotzeriaren aldaketa
  • Berogailuaren instalazioa edo aldaketa.
  • Argiteriaren berrikuntza edo aldaketa.
  • Errotulu edo kartelak ezartzea.
  • Hesiak jartzea. 
  • Egiturari eragiten ez dioten erreparazio puntualak egitea. 
  • Udal teknikariek hala jotzen dituzten antzeko lanak.

Hartzaileak

Interesatutako pertsona fisiko eta juridikoak.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • "Obra txikien lizentzia eskaera” inprimakia.
  • Gremioen aurrekontuak.
  • Planoak edo krokisak (hala eskatzen denean).
  • Udal teknikariak eskatzen duen dokumentazio gehigarria.

Aurkezteko epea

Mugagabea (beti obrak hasi baino lehenago).

Aurkezteko tokia

PRESENTZIALA
DEPENDENTZIA: Harrera Bulegoan. Udaletxea. Santa Ana 1, behe solairuan.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00
Informazio kontaktua:
Telefonoa: 943 75 30 45
e-maila: bulegoteknikoa@soraluze.eus

Zerga eta tasen ordainketa

Onartutako udal ordenantzen arabera:

  • Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea (ikus ordenantzen PDFa).
  • Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea (ikus tasen ordenantzen PDFa).

Eta hirigintza ustiapenari dagozkionak, egongo balira.

Organo tramitatzailea:

Hirigintza

Erresoluzio organoa:

Alkatetza

Erresoluzio epea:

Hilabete bat gehienez.

Administrazioaren isiltasunaren eragina:

Baloratzekoa

Lege araudia:

  • 2/2006 Zoru eta Hirigintza Legea.
  • 2187/1978 Errege Dekretua, Hirigintza Diziplinaren Arautegia onartzen duena.
  • 7/2012 Legea, barne merkatuko zerbitzuei dagokiena, 2006/123/CE Zuzentaraura zenbait lege moldatzen dituena, abenduaren 12koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena.
  • Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
  • Obra txikien lanak prozedura labur eta azkarrean emateko Ordenantza erregulatzailea.
  • Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea.
  • Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.

Besterik

Eraikinen egituran aldaketak eragiten dituzten lanak ez dira obra txikitzat hartuko.

 

Deskargatu dokumentuak