Udaltzaingoa

Lekua: Errabal kalea, 17 B. 20590 Soraluze
Telefonoa: 943753024
Faxa: 943751930
E-posta: udaltzaingoa@soraluze.eus
Udaltzainburua: Gotzon Odriozola

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 07:00 - 21:00
  • Larunbatetan: 07:30 - 19:30

Helburu orokorrak

  • Herriko autoritateak, eraikin eta instalazioak zaindu eta kustodiatzea.
  • Herri barruan trafikoa seinalizatu, ordenatu eta zuzentzea zirkulazio arautegian zehaztutakoaren arabera.
  • Herriko barruan gertatzen diren trafiko istripuen atestatua egitea.
  • Polizia Administratiboa: Ordenantza, bando eta gainontzeko disposizioen eta euren konpetentzia eremuan herriko ekimenen, ingurumen legedia eta aipatutako gaietan babesa bermatzea.
  • Polizia Judizialaren funtzioetan parte hartzea Polizia Judizialeko Unitateekin kolaboratuz.
  • Sorospena ematea istripu, katastrofe edo kalamitate publikoetan, legean aurreikusi bezala, babes zibileko planen exekuzioan parte hartuz.
  • Delitu jarduerak ekiditeko beharrezko diren prebentziorako diligentziak egitea.
  • Espazio publikoak zaintzea eta manifestazioen eta giza kontzentrazio handien  babesean jardutea, hala eskatzen denean.
  • Gatazka pribatuen konponbidean laguntzea hala eskatzen denean.