Gaur, astelehena, irailak 14 hasiko dira Ezozibidea atzeko bidea txukuntzeko lanak

Gaur, astelehena, irailak 14 hasiko dira Ezozibidea atzeko bidea txukuntzeko lanak

2026/09/14
Gaur, astelehena, irailak 14 hasiko dira Ezozibidea atzeko bidea txukuntzeko lanak: asfaltatu, kutxatilak egokitu eta bazterrak babestuko dira.

Irailaren 14an, astelehena, hasiko dira beharginak Ezozibidea atzeko bidea txukuntzeko lanekin. Besteak beste, hormigoia txukunduko dute, asfalto berria bota, bide zati horretako kutxatila guztiak egokitu eta segurtasuna bermatzeko metalezko bazter-babesak eta barandak ezarriko dira.

Lanak gauzatzeaz Construcciones Lasuen S.A. enpresa bizkaitarra arduratuko da eta 120.252,15€ko kostua izango du. Aurreikuspenen arabera, lanek hilabete eta erdi inguruko iraupena izango dute, eta azaro hasierarako amaituta egongo dira.