Zapatuan, urriaren 4an, egingo da Marraskilo Tour mendi ibilaldia
plaentxia.eus

Zapatuan, urriaren 4an, egingo da Marraskilo Tour mendi ibilaldia

2025/10/02
Soraluzeri, mendiz, itzulia ematen dion Marraskilo Tour ibilaldia zapatu honetan egingo da, urriak 4.

Soraluzeko Mendi Taldeak Marraskilo Tour mendi ibilaldia antolatu du beste behin, Soraluze mendiz inguratzen duen itzulia, hain zuzen ere. Iazko ediziotik 30 izen-emate gehiago onartu dituzten online, eta 150 lagun izan dira aurrez izena emandakoak; dena den, egunean bertan ere izango da izena emateko aukera.

Adin guztietako jendeak parte hartuko du zapatuko hitzorduan, haur, gazte eta heldu; eta ibilbide luzea edo motza egin ahal izango dute:

  • Ibilaldi luzea: 35 km; irteera goizeko 6:00etan.
  • Ibilaldi txikia: 19 km; irteera goizeko 8:00etan.

Anoa guneak topatuko dituzte parte hartzaileek ibilbidean zehar, eta amaitutakoan bazkaria egingo da.