SAPA inguruan desbroze eta garbiketa lanak egin dira azken egunotan

SAPA inguruan desbroze eta garbiketa lanak egin dira azken egunotan

2026/04/01
Azken egunotan desbroze eta garbiketa lanak egin dira SAPA inguruan.

SAPA inguruan desbroze eta garbiketa lanak egiten aritu dira asteon, astelehenetik eguaztenera bitarte, beharginak. Ezpondak garbitzeaz, kimatze lanez eta kaleko eta aparkalekuen inguruko garbiketa sakonaz arduratu dira, besteak beste. 

Desbroze eta garbiketa lanak amaitu ostean, kalearen beste aldera, eskumara, hain zuzen ere, lekualdatuko dira aparkalekuak. Horretarako, aparkalekuen arteko marrak pintatuko dituzte eta topea jarriko dute, ibilgailuek espaloiari lekurik jan ez dakien. Aldaketa honen helburua da aurrerantzean, mendiaren kontrara geratzen den eremua hobeto garbitu ahal izatea eta orokorrean txukunago mantendu ahal izatea.

Lursail horren jabea SAPA enpresa izaki, hura arduratu da desbroze eta garbiketa lanen finantzazioaz, eta Soraluzeko Udala, berriz, kudeaketaz zein margoketa lan eta topeez. Desbroze eta garbiketa lanak Juan Carlos González y José Sebastián Jiménez enpresak hartu ditu bere gain eta 3.448,5€ko aurrekontua izan du; aparkalekuak margotzea eta topea jartzea, ostera, Paskin seinalizazioak enpresak egingo ditu Aste Santu ostean eta 8.715,63€ko aurrekontua izango du.