Soraluzeko Udalak herriko erraldoiak egin eta konpartsa osatzeko bigarren bilera irekia egingo du eguaztenean

Soraluzeko Udalak herriko erraldoiak egin eta konpartsa osatzeko bigarren bilera irekia egingo du eguaztenean

2025/12/09
Soraluzeko Udalak herriko erraldoiak egin eta konpartsa osatzeko bigarren bilera irekira deitu ditu herritarrak; bihar, eguaztena, abenduaren 10ean izango da, 17:00etan Kalebarren 8n.

Azken urteotan Soraluzeko erraldoiak berriz ere dantzan ikusteko nahia pizten ari da herritarren artean. Hori horrela izan dadin, erraldoiak eurak sortzeaz gain, beharrezkoa da dantzan jarriko dituzten konpartsa sortzea: bai erraldoiak eramateko, baita musika jotzeko ere.

Azaroaren 12an egin zen lehen bilera irekia, Soraluzeko erraldoiak sortzeko prozesuaren abiapuntua. Bertan, Soraluzeko erraldoien konpartsak izan beharreko osaeraz eta  erraldoi nahiz kiliki kopuruaz hitz egin zen. Ostean, bertan bildutako kideekin bi lan-talde jarri ziren martxan. Lehenego lan-taldeak lanketa egin du erraldoiak nolakoak izan eta zein pertsonaietan oinarritutakoak izan daitezkeen proposatzeko; bigarren lan-taldeak, ostera, konpartsa osatze bidean pausuak eman ditu: musikariak batu, dantzarako prest daudenak bildu, laguntzaileen taldea osatu… 

Hitzordu berria, bihar

Bihar, abenduaren 10ean, eguaztena, arratsaldeko 17:00etan izango da herriko erraldoiak egin eta konpartsa osatzeko prozesuaren hurrengo hitzordua Kalebarren 8an. Bertan, sortuko diren erraldoien ezaugarriak definituko dira eta konpartsaren lehenbiziko pausoak zehaztuko dira elkarrekin. 

Prozesua oraindik ere hasieran egonik, Soraluzeko Udalak herritar oro, gazte zein heldu, animatu nahi du erraldoiak sortzeko prozesuan parte hartzera.