Aratosteetako umeen dantza erakustaldian parte hartze handia izango da
Plaentxia.eus

Aratosteetako umeen dantza erakustaldian parte hartze handia izango da

2026/02/16
Sei taldek eta 79 haurrek hartuko dute parte bihar arratsaldean, kiroldegian, aratosteetako egitarauaren barruan antolatutako dantza erakustaldian.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako aratosteetako egitarauaren baitan, urteroko hitzordu kuttuna izaten da haurrei zuzendutako dantza edo koreografia erakustaldia. Bihar, otsailak 17, arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko da Arane Udal Kiroldegiko frontoian.

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arteko 79 neska-mutilek hartuko dute parte, ikasmaila bakoitzeko talde banak:

  • Sorako Dizdirak
  • Urre Pinportak
  • Txori Bihotza
  • Ardi Beltzak
  • Soraluzeko izarrak
  • Azkenengo Akelarrea

Parte hartzen duen talde bakoitzak 50 euroko txartel bana jasoko du elkarrekin erabiltzeko eta horretaz gain, haur guztiek opari bana jasoko dute.

Dantza erakustaldiaren ostean, aratosteetako ospakizunek herrigunean izango dute jarraipena, buruhandi, gaitero eta Ttiki-Ttaka taldearekin.