"Diablues & Bluezifer" taldeko musikariek Musika Eskolako talde batekin batera emanaldia eskainiko dute zapatuan, azaroaren 29an
"Bideak" proiektuaren baitan, "Diablues & Bluezifer" taldeko musikariek Musika Eskolako talde batekin batera blues doinu eta erritmoak ekarriko dituzte zapatuan, urriaren 29an, eguerdiko 13:00ean, Plaza Barrixan.
Gaztelupeko Hotsak disketxearen Bideak proiektua musika eta beste disziplina batzuk uztartzen dituen emanaldi sorta da, kultur adierazpen garaikideak, inprobisazioa eta tokiko komunitatearen parte-hartzea bateratu nahi dituena. Datorren zapatuan, azaroak 29, proiektuko saio berria eskainiko du blues doinak ekarriko dituen emanaldiarekin; eguardiko 13:00ean, Plaza Barrixan.
Bergarako Diablues & Bluezifer taldeak musika beltza ekarriko du, blues soinuz dantzan ipiniko dituzten aho-soinu, tronpeta, gitarra, kontrabaxu etabarrez. Soraluzen aski ezagunak diren musikariek osatzen dute taldea:
- Mikel Etxeberria
- Asier Elortza
- Nagore Sanz
- Aitor Aranburu
