Arratoien aurkako kanpaina burutu da

Arratoien aurkako kanpaina burutu da

2022/11/28
Aurreko astean, Anticimex enpresako beharginek arratoien aurkako urteko azken kanpaina burutu zuten; urtean zehar lau aldiz egiten ditu desratizazioa lan hauek Soraluzeko Udalak.

Urtero bezala, Soraluzeko Udalak arratoien aurkako kanpainarekin jarraitzen du.
Udalaren enkarguz urtero lau kanpaina burutzen dira hiru hilean behin, herriko estolderiako sareko gune desberdinetan pozoia ipiniz.
Halaber, gune konkreturen batean arratoien presentzia somatzen bada, puntualki desratizazio protokoloak aktibatzen dira aipatutako guneetan.
Pozoiak elementu uxagarri (repelente) bat du txakur eta katuek jan ez dezaten eta herriko estolderia-sarean jartzen da.
ANTICIMEX enpresa arduratzen da arratoien aurkako kanpainak aurrera eramateaz eta 2.656,91 euroko kostua dute, BEZ-a barne.