"Sorafolk"eko musikariek eta "Urrats" dantza taldeak emanaldia eskainiko dute domekan, urriaren 26an
"Bideak" proiektuaren baitan, "Sorafolk"eko musikariek eta "Urrats" dantza taldeak folk doinu eta erritmoak ekarriko dituzte domekan, urriaren 26an, eguerdiko 13:00ean, Zubi Nagusian.
Gaztelupeko Hotsak disketxearen Bideak proiektua musika eta beste disziplina batzuk uztartzen dituen emanaldi sorta da, kultur adierazpen garaikideak, inprobisazioa eta tokiko komunitatearen parte-hartzea bateratu nahi dituena. Datorren domekan, urriak 26, proiektuko saio berria eskainiko du arrabitaren folk musika eta dantza uztartuko dituen emanaldiarekin; eguardiko 13:00ean, Zubi Nagusian.
Deba bailarako arrabitari eta txistulariek aurreko bi urteetan Sorafolk ikastaroetan ikasitako doinuak joko dituzte, jatorria munduko hainbat herrialdetan dutenak, hain zuzen ere. Dantzari dagokionez, Urrats dantza taldeak proposatutako plaza dantzak dantzatuko dituzte.
