Kaleen garbiketa eta desinfekzioa

Kaleen garbiketa eta desinfekzioa

2020/03/25
Debabarreneko Mankomunitateko beharginak astehenean hasi ziren herriko kaleak garbitu eta desifektatzeko lanekin, COVID-19 birusaren zabalpena gelditzeko ahaleginean.

Debabarreneko Mankomunitateak herriko kaleak garbitzeko lanak hasi zituen astelehenean.

Mankomunitateko garbiketa-zerbitzuko beharginak kaleak eskuz eta ureztatze sistema bidez desinfektatzen dihardute, sodio hipokloritoa duen ur nahasketaz, COVID 19 delakoaren hedapena geldiarazteko modu gisa.

Goizean goiz egingo dituzte lanak, baita gauean ere. Garbiketa, batez ere, kaleak ureztatzen eta eskuzko garbiketan oinarrituko da, jarduera handiena ematen den eremuetan: anbulatorioa, farmaziak, elikadura-dendak, merkatuak, estankoak, etab.