Greba orokorrerako deialdiarekin bat egingo dute udal langileek bihar, martxoak 17

Greba orokorrerako deialdiarekin bat egingo dute udal langileek bihar, martxoak 17

2026/03/16
Martxoaren 17rako, martitzena, deitutako greba orokorrerako deialdiarekin bat egin dute Soraluzeko Udaleko langileek.

Soraluzeko Udaleko langileek, grebarako eskubidea baliatuz, bihar, martitzena, martxoak 17, sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat egitea erabaki dute.

Ondorioz, ondorengo udal zerbitzuak itxita egongo dira:

  • Udala
  • Herritarren Arreta Zerbitzua
  • Liburutegia
  • Arane Udal Kiroldegia
  • Ludoteka

Zerbitzu minimoak, ostera, udaltzaingoak beteko ditu.